We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

11 istorio, bROnCKa ta gau ero (2010)

by Never Surrender

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €5 EUR  or more

     

1.
Gaur ere gaizki hasi duzu eguna eguzkia aspaldi irten den arren eguerdirarte zu ez zara esnatzen Noraezean iparra galduta hondoratzen hasi da ontzi zaharra zure ez den amets baten ito zara Egun beltzak, langileentzat iada galtzeko asko ez dutenentzat egun beltzak, lagunentzat Lan egin beharrak, nahi ta ezinak lantegi hori altxatu dutenentzat kalea dugu ordainetan Gezur handi bat irentsi zenuen bizitza oparo eta libre bat hain zuzen berekoikeriak itsutzen zintuen Handi nahia amets gaizto bihurtu da baina kapitala hasi da erortzen ea oraingoan garaiz esnatzen garen Egun beltzak, langileentzat iada galtzeko asko ez dutenentzat egun beltzak, lagunentzat Lan egin beharrak, nahi ta ezinak lantegi hori altxatu dutenentzat kalea dugu ordainetan Lan egin beharrak nahi eta ezinak lantegi hori altxatu dutenentzat kalea dugu ordainetan Lan egin beharrak nahi eta ezinak lantegi hori altxatu dutenentzat iraultza bat gure zainetan Egun beltzak, langileentzat borroka duin bat hasteko dutenentzat egun beltzak,lagunentzat
2.
Neska mutilok berriz hemen gatoz zazpi urte pasata baina haize freskoz ez dakit zenbat kaxa garagardo kantu berriak egitera gatoz Gitarrak hartuz eta saiatuz beti kantu berdinak jotzeaz nazkatu letrak idatzi eztarriak urratu distortsioen munduan burua galdu Badirudi aldatzen hasi garela hori dio ezagutzen ez gaituenak badirudi aldatzen hasi garela eta hau da garena Gure barnean dena dago berdin harro gaude batera egin dugunarekin egunerokoa hobea izan zedin hortzak estutu ekin eta ekin Gitarrak hartuz eta saiatuz munduaren aurrean gure ahotsa altxatu zutirik jarriz eta oldartuz barruko piztia betirako esnatuz Badirudi aldatzen hasi garela hori dio ezagutzen ez gaituenak badirudi aldatzen hasi garela eta hau da garena
3.
Beti ahoa itxi eta entzun mutil ona izan jokatu zentzuz nagusiei inoiz ez erantzun alkandora praka barrutik sartu elizara joan hostiak irentsi aginduei ez esan ezetzik inoiz ez galdetu zergatik Eta ni naiz guzti honen erantzule beti ni naiz guzti honen arazoa orain ni naiz arazoen erantzuna eta hau da onartu nahi ez duzuna Apaiza mozkorra izan da beti baita putazalea maisua berdin eredutaz niri ez hitz egin hipokriten mundu ilun baten bide beretik eraman nahi naute baina nik ez dut hori onartzen ta ez duzu nahi ulertu ez dudala nahi Eta ni naiz guzti honen erantzule beti ni naiz guzti honen arazoa orain ni naiz arazoen erantzuna eta hau da onartu nahi ez duzuna Nahi dudana egin nahiko nuke inoiz ezer ezkutatu gabe ez nau estaliko maskara alu horrek Ta ez duzu nahi ulertu ez dudala nahi Eta ni naiz guzti honen erantzule beti ni naiz guzti honen arazoa orain ni naiz arazoen erantzuna eta hau da onartu nahi ez duzuna
4.
Egiozu aurre 02:13
Triste zaude zure aurpegiko malkoek salatzen zaituzte bizitzaren alde ilunena besteri ez duzu ikusten Zauri sakon horietatik atera indarra zu zeu izaten uzten ez dizun beldurra da oztopo bakarra Egiozu aurre barrutik erretzen zaituen suari Egiozu aurre egiozu aurre zure buruari Gehiengoaren aurrean ongi agertzen zenbat buruhauste Aurreiritziek zu izan nahi duzuna gatibu daukate Zulo horretatik duzu atera beharra bidal itzazu orain zure lotsa guztiak txakurren salara Egiozu aurre barrutik erretzen zaituen suari Egiozu aurre egiozu aurre zure buruari
5.
Irrati telebista ta prentsak bonbardeatzen dituzte zure mezuak zuen gezi pozoinduak jendearen ignorantziaz baliatuz guda berriak sortuz fanatismoa bultzatuz ta herriak zigortuz bandera ta jainko puta baten izenan Odola urre bihurtzen duzue heriotzaren zerbitzariak Bizitza joko bihurtzen duzue miseriaren agintariak Badirudi Hitler bizirik dela demokratek gaseatzen gaituztela Reich garaietan bezela pentsakera ezberdinak fusilatzen munduarekin jolasten on eta txarrak asmatzen munduareki jolasten bakean bizi nahi duena izorratzen Odola urre bihurtzen duzue heriotzaren zerbitzariak Bizitza joko bihurtzen duzue miseriaren agintariak
6.
Bakearen minbizia zarela beti ari beharra entzuten zure soka, ezjakintasuna gure eztarriak estutzen Aspertu naute zure kontuek ez al nauzu sutan ikusten ez dut uste nire errua denik askatasunak bazaitu izutzen Ez dut denbora gehiago galdu nahi zurekin hizketan aspertu nauzu eta zoaz, benetan Ez dut denbora gehiago galdu nahi iada zutaz aspertu naiz gorroto zaitut ahal den modu denetan Zure etxeko egongelan jarrita badirudi dena dakizula zure hatz inkisidoreaz ta agintea eskuan duzula Ez dut denbora gehiago galdu nahi zurekin hizketan aspertu nauzu eta zoaz, benetan Ez dut denbora gehiago galdu nahi iada zutaz aspertu naiz gorroto zaitut ahal den modu denetan
7.
Berriro hasi 02:36
Pentsakor amildegi ertzean ta ezer ikusi gabe urrunean zirrara bat ezin egona barnean hurrengo pausua eman ezinean Orratzak aurrera gelditu gabe aukera baten zain zaude ikusten duzuna ez duzu gustoko Gazte geldiezina zara etzara aitaren islada bide berriak zabaldu nahi dituzu egungo moldeetatik urrun Ausartu, altxatu eta askatu soberan dauzkazun indarrak batu orain, zugatik egingo duzu Begiratu azkenengoz behera eman bi pausu atzera hasi korrika egin jausi berriro hasi! Orratzak aurrera gelditu gabe aukera baten zain zaude ikusten duzuna ez duzu gustoko ausartu,altxatu eta askatu soberan dituzun indarrak batu orain bai, zugatik egingo duzu zugatik egingo duzu!
8.
Ezin sinetsi 02:30
Gugana etorri hainbat kasko gorri ikusten da nonahi liskarra sortzeko egurra banatzeko beti daude zai Kantauri itsasoan Iratiko basoan zenbat turista alai Kontxako banderan daude Boulevardean etorri dira garaiz Sua eta kea hau da parajea ez da gidan ageri mendian porlana aldiz bulegoetan bada hainbat azeri Gure folkloreak kaka kolorea izan ohi du sarri dantzari saldu bat aurreskua dantzatzen lehendakariari Ezin sinetsi ezer bidai politago bat saldu dizuete Ezin ulertu ezer beste Euskal Herri bat saldu dizuete
9.
Galduta gauerdian burumakur kale ilunetan guztia zait ezezagun ez naiz bakarrik putzuetan ikusten dut isladaturik ilargia bidelagun Azaldu diot zer pentsatzen ari naizen beste egun bat berriz gehiegi edaten galdu baitut Jainkoarengan esperantza gorroto baitut benetan giza arraza Ez dago zerurik, zuretzat! Ezta paradisurik Ez dago zerurik ezta paradisurik Ez zuretzat ez niretzat Bi mila urte doaz mundua suntsitzen kaosa sortuz eta ahulenak hiltzen salbazioaz eta pakeaz hitz egiten hau entzuteak ez nau batere lasaitzen Egun baten pakean utziko naute nire gorpua ustel dadin bazter baten bele beltzak nigana etorriko dira beraientzako nire begien disdira Ez dago zerurik, zuretzat! Ezta paradisurik Ez dago zerurik ezta paradisurik Ez zuretzat ez niretzat
10.
N.O.N 03:58
Bizi guztia zulo batean inguruan duzuna ikusi ezinean Ireki begiak zertan ari zara zure burua non dabilen ez dakizu eman iritzi bat eman arrazoi bat zure neurona guztiak hilda daude Bizi guztia zulo batean inguruan duzuna ikusi ezinean Zure inguruan zer gertatzen da errazagoa da hortan ez pentsatzea hobe pastilak eta ketamina herdoilduta dago zure burmuina Bizi guztia zulo batean inguruan duzuna ikusi ezinean
11.
Txikitan zure adinekoek futbolean jokatzen zutenean zu etxean sartzen zinen zure amaren gonapean Nagusiagoa zinenean denok mozkortuta tabernetan eta zure gaztetasuna usteldu zen liburu artean Urte askoren ondoren zu bizi zinen ondoen diru mordo bat zenuen diruz inguratuta hil zinen Inoiz ez duzu jakin zer den ondo pasatzea lagunekin mozkortu neska artean ibiltzea Inoiz ez duzu jakin zer den kalean bizitzea egunetik egunera aurrera egitea
12.
Harrizko herri zikin zahar honetan, oroitzapenik hoberenak gogoratzen orain dela urte batzuk, kale hauetan hazi ginela 11 istorio bronka ta gau ero, batzuk kontatu ezin direnak iraganeko irudi lausotuak, gure bihotzetan dirautenak 11 istorio bronka ta gau ero, lagunak ta alkohola, zainetan rockanrolla! Lagun berriak egin lagunak galdu, norbaitek lagun onena saldu mugarik gabeko adiskidetasunak muga ikustezinik al du? 11 istorio bronka ta gau ero, batzutan eman besteetan hartu kalean bizitza egiten duenak, kalea ondo ezagutzen du. 11 istorio bronka ta gau ero, lagunak ta alkohola, zainetan rockanrolla! Denborak guztia usteltzen omen du, tabernako ateak itxi dira egun horietako bizipoz ta grina berreskuratu egin behar dira 11 istorio bronka ta gu ero, inork lapurtuko ez dizkigunak, haizeak dakarrena berak darama, baina ez bizi izan duguna. 11 istorio bronka ta gau ero, lagunak ta alkohola, zainetan rockanrolla!

credits

released March 1, 2010

2009ko Abuztuan Arrasateko Shot! estudioetan grabatua.
Soinu teknikaria: Josema Linazasoro
Nahasketak eta Masterizazioa: Iñaki Bengoa

license

all rights reserved

tags

about

Never Surrender

2002an Arrasaten (Euskal Herria) jaiotako punk-oi! taldea da /
Punk-Oi! band formed in Arrasate (Basque Country) making noise since 2002

NEVER SURRENDER were, are and will be:

Andoni Iñurritegi 'Pottoko' - vocals
Mikel Arriaran 'Arri' - guitars & vocals
Ander Durañona 'Dura' - bass & vocals
Asier Uribeetxeberria 'Atxi' - drums
... more

contact / help

Contact Never Surrender

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Never Surrender, you may also like: