We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Bide Zuzenetik Oker (2012)

by Never Surrender

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €5 EUR  or more

     

1.
Gutxinaka hiltzen gaituzten lantoki horiei saltzen diegu gure arima beharrezkoak ez ditugun gauzak sortu eta erosteko hausnarketa denbora galtzea da denbora izatea arriskutsua da beraz jar gaitezen lasai ea zer dioen telebistak Aurre-diseinatutako desioek zoriontasuna eromenaren pare jartzen dute ta denok gogoz gaude iruzurraz larrua jotzeko kontsumitzea arnastea da ekoiztea berriz bizi legea, beraz jar gaitezke martxan makina ditzagun miseriak Ez da behar askorik amu zorroztu horri herdoila antzemateko, Ez al dago asmorik sare erraldoi hortan zulo bat irekitzeko? Oinetakoak ezin sartu armairuan etxerik ez altzariarentzat gore tex-a beharrezkoa al da hanka hutsik doanarentzat hausnarketa denbora galtzea da ekoiztea berriz bizi legea beraz jar gaitezen lasai makina ditzagun miseriak Ez da behar askorik amu zorroztu horri erdoila antzemateko, Ez al dago asmorik sare erraldoi hortan zulo bat irekitzeko?
2.
Kasualitateak ezarri gaitu edozein koordenatutako herri baten azpijokoren baten ordea odolhusten gaiteuen zein edo zein herrien genozidak, esklabutza, nortasunaren ukazioa kapitalismo ase ezin honekin amalurra kontsumitzera goaz Oihu bat milaka ahots, bizirik gaude, aurrera gure belaunaldia Oihu bat milaka ahots, bizirik gaude. Oparotasunaren kume bezala izan nahi al dugu oroituak gugatik ez dadila izan ozen esan entzuteko munduak oraindik garaiz gaude moduak badaude gure iraultza aurrera eramateko bizi eredu berri bat gauzatuta zerriak haien gorbatekin urkatzeko Oihu bat milaka ahots, bizirik gaude, aurrera gure belaunaldia Oihu bat milaka ahots, bizirik gaude,aurrera gure belaunaldia Itsasotik itsasoa jaiotzen den bezala korrontea alde dauka arbasoen lurrei loturik zuhaitz zaharra bezala gazteak grina badauka Oihu bat milaka ahots, bizirik gaude, aurrera gure belaunaldia Oihu bat milaka ahots, bizirik gaude, aurrera gure belaunaldia
3.
Hemen gaude 02:29
Ezin oroitu non nengoen ezta ere zertan ari nintzen baina zu han egon zinen Guganaino iritsi zara edo borondatez bilatua aukera edo patua Hemen gaude munduari gure kantua abesteko berriz ere mugitzen gaituena mugiarazteko Gauza bat argi badago sartu zitzaigula barrenera eta ez zen inoiz atera Batzuentzako moda zena guretzako nortasun zigilua jarrera eta soinua Hemen gaude!! Elkarri zin egin genion denborak ez gintuela aldatuko ez ginela banatuko Ez da izan uste bezala bakoitzak bide bat hartu ahala berea oker dezala Hemen gaude munduari gure kantua abesteko berriz ere mugitzen gaituena mugiarazteko Jarreraz, bagoaz aurrera, hauspoa, ekintza bihurtzera! Hau ez da igarotako garaien gazteen nostalgia norberaren baitan sutan dagoen ideien hiria Hemen gaude!! Hemen gaude!! Zu non zaude!
4.
Sena bortxatzen zaigu jaio ta berehala kulturaz gainezka dator lehen goilarakada, hau betekada ekografiaz geroztik menua prestatuta urte pila direla eta edozein modutan Adan delakoaren saihetsaren puntan Ta zera nahi zenuen, kitarra beltz bat rolei rock & rollaren indarrez ezetza Ume jaio berri bat besterik ez zinela larrosa kolorez margotu zuten zure gela, asmo ergela ta jarri zizkizuten perlak belarrietan zuretzat panpina nebarentzako metraileta izendatu zinduten etxeko printzesa Ta zera nahi zenuen, kitarra beltz bat ez zenuen izan nahi inoren printzesa hauxe da zure arma kitarra beltza rolei rock and rollaren indarrez ezetza Soilik eme edo ar jaio izanagatik, horregatik ureztatu zinduten putzu zikin hortatik, ohituragatik ta zugan erein dute transgenikoen baratza baina sasi gainean gure botak daude dantzan haizeak askatasun haziak dakartza Ta zera nahi zenuen, gitarra beltz bat ez zenuen izan nahi inoren printzesa hauxe da zure arma gitarra beltza rolei rock and rollaren indarrez ezetza
5.
Teleberriak ta demokraziaz mintzo diren naziak gose diren gaixoak kirol gaindosi amaigabez estaliak golak zelaian eta bake santua lurrean golak trolak besaulkietan kontrola Eman eguneroko ogia! Todologoak edozein gairi buruzko iritziak errealitatea plastikoz biltzen duten realityak zu zeu gutxieztetik bizi den prentsa arrosa gure bizi aspergarrientzako poza Eman eguneroko ogia, emaiguzu zirkua estali itzazu gure begiak, mina egiten digu egiak Eman eguneroko ogia, emaiguzu zirkua estali itzazu gure begiak, mina egiten digu egiak
6.
Ume bat izateari tamalez aspaldi utzi nion galdu dut inozentzia zein ederra zen dena jolas eta goxoki barre eta negar maltzurkeriarik ez irrifarre guzti horiek bihotzez zirenean Denboraren legeak ezin ditu hautsi inork idazteke dago dena denboraren legea Nire ametsetako gaztelu denak jausi ziren begiak irekitzean zein gordina zen dena su gainean ortozik eskubide ta betebeharrak irrifarre guzti horiek doan ez direnean Denboraren legeak ezin ditu hautsi inork idazteke dago dena denboraren legea Hau zer da ipuin baten bati gertatu zitzaiona? ipuin guztiek ez al dute amaiera ona? zuri dagokizu protagonista izatea hizki larriz zuk zeuk idaztea saia zaitezke amaiera hori zuk idazten gaztelu denak ez baitira kalabazan sartzen eta orain zer? ez al duzu guzti honen esanahia askoz hobeto ulertzen?
7.
Perfekzioaren kontrako norantzan lasterketako zaldi errenak batzuentzat galtzaile eta besteentzat atzetik zenbatzen lehenak suposatutako helmuga hortara garaiz iritsiko ez direnak garaile handien sailkapenetan aipatzen ez diren izenak Latorrizko dominak lepotik harro daramaten guztiei lore lehorrak errauts muxuez jaso dituztenei Ez dira izango inoiz ederrenak ez dira izango azkarrenak beste modu oso ezberdin batean ulertzen dute garaipena ez dute gustuko inoren pentsua jarraitu beharreko zentzua eta ez dute behar inoren txalorik tente daramate burua Latorrizko dominak lepotik harro daramaten guztiei lore lehorrak errauts muxuez jaso dituztenei, besarkada bat guztiei Azalagatik epaitutako liburuak baina ez gara soilik azala arrakasta faltsuz beteta dauden erakusleihoetako apalak berdinen arteko lehia gordina hil ala biziko lehia bada gure porrota eta heriotza ospatzen geratuko gara Latorrizko dominak lepotik harro daramaten guztiei lore lehorrak errauts muxuez jaso dituztenei, besarkada bat guztiei bide zuzenetik oker doazen horiei
8.
Argiak itzaliz dena amaitu omen da badakit horrela inolaz ez dela denak bere horretan dirau baina hobeto gordeta entzun ezazu arretaz entzuten da eta Teloia jaitsita attrezzoa aldatuta aspaldiko gidoi zaharra baina moldatuta bi burudun dragoia edo harrapakin erreza aukeratu mozorroa zein da interesa Bertsio ofiziala tinta gorriz idatzia bikaina da antzerkia ezer gutxi da egia fikzioa beste guztia garaileen historian, historia guztian Zenbat hilotz zelaietan zenbat zulo paretetan Zenbat lizun poltronetan zenbat hilotz Hiltzaile eta zapalduen paperak aldrebestuta txotxongiloen haria korapilatuta betiko formula bera gertatua estaltzeko esan ezin den guztia isilarazteko Bertsio ofiziala tinta gorriz idatzia bikaina da antzerkia ezer gutxi da egia fikzioa beste guztia garaileen historian, historia guztian Zenbat hilotz zelaietan zenbat zulo paretetan Zenbat lizun kontroletan zenbat hilotz Zenbat hilotz zenbat zulo zenbat lizun
9.
Gauzak beste modu batean pasa izan balira? beste erabaki batzuk hartu izan bagenitu? ez al genioke buruari galdera absurdu bera egingo ez ote genuke burua berdin torturatuko Ez dugu topatuko inon erantzunik galdera berak ez daukalako zentzurik Ez dugu topatuko inon erantzunik ez daukalako zentzurik Gauzak etorkizunean nola joango dira? gure esfortzu bakoitzak fruiturik emango al du? ez ote diogu buruari galdera absurdu bera egingo ez ote ditugu zigarroak garunetan itzaliko Ez dugu topatuko inon erantzunik galdera berak ez daukalako zentzurik ez dugu topatuko inon erantzunik Ez dauka hankarik ez dauka bururik ez dauka erantzunik guzti honek ez dauka zentzurik Bizia zainetatik ziztu bizian doa odol putzu bakoitzak bere istorioa atzoko zauriekin ezin ezer egin azken aizkorakada orain eta hemen Erabaki bakoitzak bere zauria dakar ondo ala gaizki egin beti aldean zurekin zama bizkarrean ala bidelaguna argi al daukazu zer den behar duzuna? Ez dugu topatuko inon erantzunik galdera berak ez daukalako zentzurik Ez dugu topatuko inon erantzunik ez dugu topatuko Ez dugu topatuko inon erantzunik galdera berak ez daukalako zentzurik Ez dugu topatuko inon erantzunik Ez dauka zentzurik ez dauka erantzunik
10.
Revolution rock it is a brand new rock a bad bad rock hau da revolution rock Kontuz mugitu eta ez bultzatu sardina lata batean gaude laban zorrotz bat dut ikusi nahi al duzu ez dut borrokatzeko astirik Altxatu eserlekutik jarraitu erritmo honi musikaz herria astindu musikaz zentzumena piztu esan amatxori esan aitatxori dena ondo joango dela senti dezakezu ez aukera galdu dena ondo joango da Revolution rock i am in state of shock so bad bad rock this here revolution rock Kontuz labandu gabe ia erortzen zaren garagardoa ez da botatzen borrokatu genezake gaur ere traban zaude baina ez dut denborarik Altxatu eserlekutik jarraitu erritmo honi musikaz herria astindu musikaz zentzumena piztu esan amatxori esan aitatxori dena ondo joango dela senti dezakezu ez aukera galdu dena ondo joango da

credits

released December 1, 2012

2012ko Urrian Usurbilgo Higain estudioetan grabatua.
Soinu teknikaria: Haritz Harreguy
Nahasketak: Haritz Harreguy
Masterizazioa: Jose M Rosillo

license

all rights reserved

tags

about

Never Surrender

2002an Arrasaten (Euskal Herria) jaiotako punk-oi! taldea da /
Punk-Oi! band formed in Arrasate (Basque Country) making noise since 2002

NEVER SURRENDER were, are and will be:

Andoni Iñurritegi 'Pottoko' - vocals
Mikel Arriaran 'Arri' - guitars & vocals
Ander Durañona 'Dura' - bass & vocals
Asier Uribeetxeberria 'Atxi' - drums
... more

contact / help

Contact Never Surrender

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Never Surrender, you may also like: